XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta jarrera aldaketak
Azken aldian, sarritan datorkit gogora Sabino Arana Fundazioak antolaturiko euskarari buruzko bilera batean, nola partaide batek, arestiko ideia hori azalduz, esan zuen euskaldunok esker oneko azaldu behar genuela belaunaldi oso baten euskararekiko jarrera positiboa zela-eta, hizkuntzaren aldeko aldarrikapen guztiak bereak egin zituelako,
eta nik, haserre
Gizona moztuta geratu zen; eta ni, etsita.
Izan ere, ez bainintzen gai izan nire ikuspuntua azaltzeko, esateko, zenbat gogaitzen gaituen arazo linguistikoa aurkezteak, eta euskararen alde laguntza eskatu beharrak, apetak ematen digulako balitz bezala, gainerakoak izorratzeko asmoz, kapritxo hutsez, eta gutxi balitz, gainera, gure eskakizunak ez baitira, pobrezian bizi direnenak bezala, hil edo bizikoak.
Edozein kasutan, inkestetan euskararen alde egotea epigrafepean azaltzen den jarrera aski abstraktua izan ohi da, eta norberak ez daki, egiaz, zer iritzi mota biltzen duen.
Irudipena dut euskararen auzian, gehiengoa, beste gai askoren aurrean bezala, bakearen izenean dela tolerante, eta berez, urruna gertatzen zaiola arazoa.
Baina euskaldunok jarrera gogotsuagoa ikusi nahi genuke erdaldunengan, eta ez euskaldunok uholderen batean kaltetutako herritarrak bagina bezala, gure/euskararen aldeko neurriak toleratze hutsa; ez da komeni ahanztea iritsi daitekeela egungo egoera desiragarria gerta dakiguken eguna;